Hiru hamarkadaren ostean, Manu Chao Arrasatera bueltan

Miren Arana Pagaldai 2023ko maiatzaren 25a

Manu Chao, promoziorako argazki baten.

32 urte eta gero, uztailaren 9an, Arrasateko Monterron parkean izango da Manu Chao artista. Sarrerak maiatzaren 30etik aurrera entzunproducciones.com webgunean erosteko aukera egongo da, 22 eurogatik –kudeaketa gastuak aparte–.

32 urte eta gero, uztailaren 9an, Arrasatera izango da Manu Chao artista. Mondra n’ Roll jaialdiko azpiegitura eta baliabideak aprobetxatuz, Monterron parkean kontzertu akustiko bat eskainiko du. Ateen irekiera 17:30ean izango da, eta 18:00etan Burutik taldea eta Eire bikotea igoko dira eszenatoki gainera ekitaldiari hasiera emateko.

Sarrerak maiatzaren 30etik aurrera entzunproducciones.com webgunean erosteko aukera egongo da, 22 eurogatik –kudeaketa gastuak aparte–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak