Elikagaiak prestatzeko tresnei dagokienez, bakoitzak bere tresnak eraman beharko ditu, eta berrerabili egin beharko dira. Hala ere, Udalak ere hainbat plater eta edalontzi izango ditu behar duenarentzat. Halaber, azokatik kanpo janaria prestatzeko gune jakin bat ezarriko dute eta, hor ere, Udalak su gutxi batzuk izango ditu. Hala ere, horiek erabili ahal izateko, aldez aurretik eskaera bat egin beharko da, eta eskatzaile guztien artean zozkatuko da horien erabilera. Bazkarirako erabilitako material guztia 18:30erako jaso beharko da.
Deialdi berezia
Hainbat gazte kuadrillaren artean adostu dute kuadrilla bakoitza bere alkandora edo kamiseta bereziarekin joatea bazkarira eta gainontzeko kuadrillei ere horretarako dei egin diete. Modu horretan, bazkari herrikoiari bultzada eman gura diote. "Animatzen zaituztegu ekimenarekin bat egitera!", adierazi dute.