Dragoi janerako txartelak erosi daitezke dagoeneko

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko ekainaren 12a

Iazko dragoi janeko irudi bat.

Ekainaren 24an egingo dute dragoi jana, AEDk eta Debagoieneko AEKk antolatuta eta txartelak Monte eta Irati tabernetan eskuratu daitezke, 12 euroren truke. AEK-ko ikasleek eta AEDko bazkideek 10 euroko prezio berezia izango dute.

Menuari dagokionez, ohikoa izango da: plazan bertan erretako txuleta edo hanburgesa begetala aukeran, gazta eta irasagarra postrerako, kafea eta txupito bana barne. "Hori guztia euskal giro ederrean eta Dragoi tribialak borobilduta. Euskararen arnasgune izateko sortu genuen afari herrikoia eta aurten ere hala mantentzea nahi dugu antolatzaileok. Hartara, urtetako leloa berreskuratu eta lau haizetara zabalduko dugu: euskara jo ta fuego!", azaldu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak