Estreinaldi ederra izan du Doke antzerki taldearen 'Hemen ez du inork ordaintzen'

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko ekainaren 3a

Arrasateko Doke antzerki taldeko kideek atzo estreinatu zuten Dario Fo idazlearen Hemen ez du inork ordaintzen liburuan oinarritutako antzezlana.

Antzezlanak bi etxekoandre xumek hilabetearen amaierara iristeko dituzten arazoak aurkezten ditu. Andreetako bat supermerkatu batera sartzen da eta ahal duen guztia eramaten du ordaindu gabe. Gero bi andrek, lapurretaz inor kontura ez dadin, plan bat asmatzen dute, gero eta nahasiagoa, senarrak ere konplize bihurtzeko.

Vene Herrerok egin ditu zuzendari lanak. Gainera, aktore lanetan aritu dira: Maider Alcelay, Itziar Rosado, Xabier Latorre, Garbiñe Nuñez, Arantza Ezkurra, Mariasun Pagoaga, Itsaso Nuin, Asier Alonso eta Marga Merkader.

Erlazionatuak

Antzezlan berria estreinatzeko prest

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2023 mai 30 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak