80 urtetik gorakoak omenduko dituzte ekainaren 24an

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko eka. 2a, 14:37

Iazko ekitalldia, Etxaluze eraikinean.

Arrasaten erroldatuta dauden 80 urtetik gorako pertsonei omenaldia egingo die Arrasateko Udalak ekainaren 24an, Etxaluze eraikinean egingo den ekitaldi batean, San Juan jaien baitan. Parte hartu ahal izateko, 80 urteak beteta eduki beharko dira hilaren 24rako eta izena eman beharko da ekainaren 17a baino lehen, BAZen, 943 25 20 00 telefonoan, edo www.arrasate.eus -en.

Ekitaldiari dagokionez, 12:30ean hasiko da, eta alkateak agurrarekin emango dio hasiera. Gero, omenduko diren emakume eta gizon nagusiei lore sorta bana banatuko zaie. Amaiera emateko, Abaroako abesbatzak emanaldia eskainiko du, eta gero luntxa egingo da bertaratzen diren guztiekin.

Izena ematen duten guztiei gonbidapena banatuko zaie, eta agiri hori ezinbestean eraman beharko da omenaldira, Etxaluzeko eraikinean sartu ahal izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak