Kartelaren egileak azaldu duenez, komiki eredua erabili gura izan du, sanjuanetan egiten diren askotariko ekintzak azaleratzeko asmoz: erraldoi eta kilikiak, San Juan sua eta Errementari dantza eta entzierroa.

Zazpi proposamen aurkeztu dituzte eta Izaro Sanchez aretxabaletarrak egindako kartela aukeratu du Arrasateko Udaleko epaimahaiak San Juan jaien irudia izateko. Heldu da uda izenarekin aurkeztu du kartela Sanchezek eta, lehiaketa irabazita, 750 euroko saria eskuratu du. Aratusteetako kartela ere berarena izan da aurten.
Kartelaren egileak azaldu duenez, komiki eredua erabili gura izan du, sanjuanetan egiten diren askotariko ekintzak azaleratzeko asmoz: erraldoi eta kilikiak, San Juan sua eta Errementari dantza eta entzierroa.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.