Kobak eta izarrak, Naturan Jolasean ekimeneko gaien artean

Hasier Larrea 2023ko mai. 9a, 10:07

Maiatzaren 18tik 21erako asteburuan garatuko dute Naturan Jolasean ekitaldiaren zortzigarren aldia. Leintz Eskola Kirola, Besaide Mendi Elkartea, Gaztetxeko Guraso eta Haur Asanblada, Udalako Ingurumen Eskola, Guraso.eus, Naturtzaindia eta Txatxilipurdi dira antolatzaileak. Izena emateko, klikatu hemen.

Zazpi eragileek bat egiten dute honakoa baieztatzerakoan: "Azken hamarkadetako gizarte zein bizi ereduak espazio naturaletatik urrundu eta hormigoizko hiri handietara bizitzera eraman gaitu. Honek, naturak eguneroko bizimoduan aurrera egiteko eskaintzen dizkigun baliabideei muzin egitea ekarri du".

Haien esanetan, urrunketa horrek kultura oso baten kalera dakar: "Jakituria, ohitura, erritu, legenda eta kontakizun herrikoiak; zuhaitz, landare eta animalien ingurukoak; landa eremuaren, urtaroen eta, oro har, lurraren ingurukoak; osasuntsu bizitzen laguntzen zigutenak eta, batez ere, gure bizitzari benetako zentzua ematen ziotenak".

Aldi berean, argi dute natura "ordezkorik ez duen osasun, ongizate, ikasketa eta sormen iturri agorrezina dela". Beraz, natur guneekiko atxikimendua areagotzeko, beheko egitarauak dakartzan dinamikak antolatu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak