"Euskararen aurkako oldarraldi judiziala" salatzeko, elkarretaratzea egingo dute eguaztenean

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko mai. 8a, 09:49

Euskalgintzaren Kontseilua osatzen duten erakundeek agerraldi bat egingo dute etzi Bilbon eta Arrasaten, deialdi horri atxikimendua erakusteko, elkarretaratzea egingo dute, 19:30ean, Herriko Plazan.

EAEko Auzitegi Nagusiak Bilbon daukan egoitzaren parean egingo du agerraldia Euskalgintzaren Kontseiluak etzi, eguaztena, "erantzun bateratu bat emateko euskararen biziberritzea helburu duten neurrien kontra auzitegietatik behin eta berriz jasotako sententzien aurrean". Euskaldunon hizkuntza eskubideen aldeko Arrasateko protokoloa sustatu duten eragileek bat egiten dute kontseiluaren kezkarekin, eta haien ordezkaritza bat Bilbon izango da, 11:00etan egingo duten agerraldian.

Horrez gain, "unearen larritasuna kontuan hartuta", elkarretaratzea ere egingo dute Arrasateko plazan, 19:30ean. "Epaitegietatik hartzen ari diren erabakien ondorioek atzerapauso handiak eragin ditzakete euskararen normalizazio-prozesuan, eta, horrenbestez, herritar guztion hizkuntza-eskubideon bermean. Honen aurrean, erantzun bateratu baten premia ikusten dugu, eta horrexegatik herrian egingo dugun bilkura horretan parte hartzera gonbidatzen dugu euskaltzale oro ez ezik bizikidetzarekin eta justizia sozialarekin konpromisoa duen arrasatear oro ere", nabarmendu dute.

Erlazionatuak

Hizkuntza eskubideak bermatuta egon daitezen

Eneko Azurmendi Barrena 2023 mai 08 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak