Arrasateko enarak ezagutzeko hitzaldia egingo dute martitzenean Kulturaten

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko api. 21a, 14:58

Enara bat. (Argazkia: CC).

Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Arrasateko Udalak sustatuta, Arrasateko enarak ezagutzeko hitzaldia egingo du Olatz Aizpurua Aranzadiko Ornitologia Saileko teknikariak apirilaren 25ean, 18:30ean Kulturateko areto nagusian.

Hitzaldiaren helburu nagusia da Aranzadi Zientzia Elkartearen Enara proiektua herritarrei ezagutaraztea. Bide batez, herritarrak biodibertsitatearen garrantziaz hezi eta sentsibilizatu nahi dituzte, batez ere, inguru urbanoetako hegazti-faunaz. Horrez gain, enara espezie garrantzitsuenak aztertuko dituzte: enara arrunta, enara azpizuria eta sorbeltz arrunta. Horretarako, gainera, triptiko didaktiko bat ere sortu dute.

Azkenik, nabarmendu dute herritarren inplikazioa lortu nahi dutela enara espezie horien habiak bilatzeko, eta haien jarraipena egiteko. "Lan hori egiteko boluntario talde bat hedatu nahi da, Aranzadi Zientziaren Elkartearen laguntzarekin datuak biltzeko protokolo zientifiko bat jarraituta", azaldu dute. Beraz, parte hartzeko dei egin diete herritarrei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak