Aztarnategiaren egoera bertatik bertara ikusten izan dira hogeita hamarren bat lagun Lezetxikin

Mirari Altube Arrese 2023ko mar. 27a, 11:24

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura departamentuak bisita antolatu zuen Lezetxikiko aztarnategira zapatuan helburua izanik "jendeari aztarnategia irekitzea eta abiadura handiko obrek kalterik eragin ez dutela frogatzea".  Hogeita hamar bat lagun izan ziren bertan eta Alvaro Arrizabalaga eta Maria Jose Iriarte EHUko ikertzaileen azalpenei jarraituta, aztarnategiaren egoera bertatik bertara ikusi ahal izan zuten.

Aztarnategi arkeologiko eta paleontologikoa da Lezetxiki. Jose Migel Barandiaran apaizak egin zituen lehen indusketak bertan 1956tik 1968ra bitartean eta 1996tik aurrera Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle Alvaro Arrizabalagaren zuzendaritzapean egin dira lanak.

Aldunditik gogorarazi dute aztarnategi arkeologiko hori historiako garrantzitsuenetakoa eta zaharrenetakoa dela, Atapuercan aurkitutako aztarnen ondoren. Bertan, 164.000 urte inguruko antzinatasuna zuten gizakien hezur-hondakin zaharragoak aurkitu ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak