PBLDay egunean errealitatean oinarritutako MUko ingeniaritzako 26 proiektu aurkeztu ziren

Eki Letona Erretolatza 2023ko mar. 16a, 10:47
PBLDay-ko lehen sarituak: hondakinak bereizteko proiektua.

Mondragon Unibertsitateak PBLDay (Project Based Learning) jardunaldiaren beste edizio bat antolatu zen martitzenean.  Unibertsitateak erabiltzen duen irakaskuntza-metodoa erakusteko antolatu zuten eta benetako arazoak ebaztean oinarritzen da. Unibertsitateko ingeniaritza-graduetako lehenengo, bigarren eta hirugarren mailetako 146 ikaslek 26 proiektu jarri zituzten ikusgai. Goiz osoko ekitaldi jendetsuaren ondoren, lehenengo saria hondakinak bereizteko proiektuak jaso zuen.

Benetako arazoak ebaztean oinarritutako PBL metodologia erabilita garatutako lanak dira. Izan ere, 15 urte baino gehiago daramatza Mondragon Unibertsitateak metodologia hori erabiltzen. Ikasturte honetako lehen seihilekoan garatutako proiektuetatik onenak aurkeztu ziren; horien artean, nabarmentzekoak izan ziren haize-errota eramangarriak, artritisa duten pazienteentzako konponbideak, eroriko eta istripuetarako alarma-sistema eta eraikinak eraisteko arriskua txikitzeko irtenbideak. Taldeak PBLDAY jardunaldiaren aurtengo edizioan, lau sarietako bat irabazteko helburuarekin aurkeztu ziren: lehen saria, 1.000 euro (Oronak babestua); Bigarren saria 300 euro; 200 euroko saria hirugarren finalistarentzat, eta 100 euroko saria laugarren proiektu finalistarentzat. 

Proiektuak

PBL proiekturik onena izateko lehiarako aukeratu diren 26 lan horiek ingeniaritzako 10 espezialitatetakoak dira: industria-elektronika, mekanika, energia, biomedikuntza, mekatronika, informatika, industria-prozesuetako ekoteknologiak, industria-diseinua, industria-antolakuntza eta industria aplikatutako fisika. 

Hauek izan ziren lau finalistak: Industria antolakuntzako ingenieritzako lehen mailakoek egindako, Etxeko aerosorgailu elektrikoa, 'Eolicare Sorgailuen' proiektua. Ingeniaritza mekanikoko bigarren mailakoek egindako, Automobilen balazta elektronikoa, 'eBrake'. Ingeniaritza mekanikoko hirugarren mailakoen, Hondakinak bereizteko sistema autonomoa, 'Smart Recyclinh' proiektua. Azkenik, industria aplikatutako ingeniaritza fisikoaren lehen mailakok egindako, eraikinak erortzea saihesteko sistema etxe orratz baten diseinuari aplikatuta, eraikinaren arriskua saihesteko. Unibertsitateko zenbait irakaslek eta Orona, Ikerlan, Jema eta Innobasque enpresetako ordezkariek osaturiko epai-mahai batek aukeratu zuen talde irabazlea.

Bigarren sarituak: energia zinetikoa energia elektriko bihurtzeko etxeko aerosorgailu bat sortzeko proiektua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak