Mondra & Roll jaialdia: Buzzcocks eta Sick Of It All, azken konfirmazioen artean

Eki Letona Erretolatza 2023ko mar. 14a, 12:18

Duela aste batzuk, Mondra & Roll jaialdiaren bigarren edizioa iragarri zuten. Uztailaren 7an eta 8an egingo dute, Arrasateko Monterron parkean. Hamar talde iragarri zituzten, eta, beste talde handi batzuen berri emango zutela esanez, zaleak zain utzi zituzten. Talde horiek Buzzcocks, Sick Of It All, Hell Beer Boys eta Special Crew izango dira.

Buzzcocks Bolton-eko talde ingelesa punka ulertzeko ezinbestekoa da. Punkaren hastapenetan, 1976an, sortutako taldea Monterronera iritsiko da belaunaldi askotariko zaleekin batera abesteko. Haiez gain, New Yorkeko hardcore talde handiena ere egongo da: Sick Of It All; aurtengo aldian egongo den beste talde handi bat. 1984an sortu zenetik, munduan hardcore-talde garrantzitsua izan da.

Gainera, Hell Beer Boys eta Special Crew ere izango dira. Euskal Herriko talde horiek punk rock zita garrantzitsuenerako elkartuko dira. Hell Beer Boysen itzulera izango da: 2022an kontzertu gutxi batzuk egin ondoren jaialdian egongo dira; eta Arrasateko Special Crew taldea ere elkartuko da, egun berezi horretarako.

Sarrerei dagokienez, bi egunerako bonua eskuragarri dago otsailaren 7a ezkero. 65 euroko kostua du eta eskaintza mugatua dela iragarri zuten. Horiek musikaze.net webgunean daude eskuragarri.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak