'Gipuzkoa martxan' kanpaina Arrasatera iritsiko da asteburuan

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko mar. 7a, 16:54

Martxa nordikoa egiteko aukera ere izango da.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren kanpainak oinezkoen erabilerarekin lotutako mugikortasun aktiboa sustatzea du helburu, bai bidegorriena, baita herri eta hirietako ibilbideena ere, eta zapatuan zein domekan hainbat ekintza egingo dituzte Arrasaten.

Gipuzkoa martxan kanpainaren baitan, hainbat ekintza egingo dituzte Arrasaten asteburuan, Biteri plazan jarriko duten karpa oinarri hartuta. Larunbatean eta igandean, 10:30ean, ginkana bat irekiko dute eta txikienek, gainera, puzgarriak eta pedalei eragiteko pistak izango dituzte eskura.

Larunbatean, mugikortasun aktiboa sustatzeko jardueren barruan, 11:00etan, martxa nordiko bat egingo dute eta aurrez, 10:30ean, jarraibideak emango dituzte, parte hartzeko materiala banatzearekin batera.

12:00etan, berriz, Emakume ahaztuak eta gizon on batzuk izeneko ekintza egingo dute. "Aukera ona izango da inguruko kultura-ondarea jarduera osasungarri baten bidez ikusteko", azaldu dute Aldunditik.

Igandean, kultura-pasealekua 12:00etan hasiko da, eta bi orduko iraupena izango du; kasu honetan, honako izenburu honekin: Burdinaz forjatuta, Arrasateko erdi aroaren inguruan.

Jendaurreko ordutegia larunbatean (10:30 - 14:00/15:30 – 19:30) eta igandean (10:30 – 14:00) izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak