Airearen kalitatea neurtzeko gailu mugikorra ezarri dute Itxaropena plazan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko ots. 23a, 16:59

Airearen kalitatea neurtzeko gailu mugikorra.

Neurketen emaitzen ostean erabakiko dute neurriren bat hartzea beharrezkoa den ala ez. Dena den, Maria Ubarretxena Arrasateko alkateak ziurtatu du orain arteko neurketen arabera, Arrasateko airearen kalitatea "bikaina" dela.

Eusko Jaurlaritzak airearen kalitatea neurtzeko gailu mugikor bat ezarri du Itxaropena plazan, Arrasateko Udalak Uribe eta Uribarri auzoetako kutsaduraren egoera aztertzeko eginiko eskaeraren ostean. Hala, bihartik aurrera, etengabe aztertuko du airea. Halere, ez da Arrasaten dagoen gailu bakarra, Jose Maria Arizmendiarrieta plazan funtzio bera betetzen duen neurgailu finko bat baitago ezarrita.

Maria Ubarretxena Arrasateko alkatearen arabera, auzotarren eskariari erantzun diote era hontara, eta neurketen emaitzek adieraziko dute zein den aireak eremu horretan duen kalitatea. "Aztertuko da ea neurriren bat hartzea beharrezkoa den".

Airearen kalitatea "bikaina" da

Dena den, Ubarretxenak erantsi du Jose Maria Arizmendiarrieta plazako neurgailuaren emaitzen arabera, Arrasateko airearen kalitatea "bikaina" dela. Hain justu, 0,74 miligramo karbono dioxido zenbatu zituzten metro kubiko bakoitzeko 2021ean. "Zifra hori parametro positibo batean dago. Izan ere, 0 eta 5 miligramo artean badago, oso ona da kalitatea".

Horrez gainera, nabarmendu du nitrogeno dioxidoaren datuak ere "guztiz positiboak" izan zirela, eta 10 mikra baino diametro txikiagoko partikulek ere "datu onak" utzi dituztela.

2022ko datuei dagokienez, berriz, "epe laburrean" emango dituzte ezagutzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak