Axpe eta Ruiz de Azua World Indoor Tour-en, gaur

Xabier Urtzelai 2023ko ots. 22a, 17:14

Maialen Axpe eta Malen Ruiz de Azua, joan den domekan Gallurren.

Madril munduko atletismo hiriburu bilakatuko da gaur, eguaztena, atleta nabarmenenak World Athletics Indoor Tour Gold delako txapelketan lehiatuko dira-eta (18:45ean hasita). Espainiako txapelketan lehenengo eta bigarren sailkatu diren Maialen Axpe eta Malen Ruiz de Azua daude tartean.

Mundu osotik etorritako 134 atleta batuko dira minutu batzuk barru Gallur-eko kirol instalazioetan –teledeporten zuzenean–, World Athletics Indoor Tour Gold delako txapelketan esku hartzeko gertu. Hala, meeting horrek 36 herrialdetako 72 atleta gizonezko eta 62 emakumezko batuko ditu, eta tartean izango dira ordezkari arrasatearrak. Hain zuzen, domekan Espainiako txapelketa jokatu ostean Madrilen geratu ziren Ruiz de Azua eta Axpe, hitzordu hau prestatzen.

Pertika jauzilarien txanda 19:50ean

Pertika jauzilariak 19:50ean hasiko dira lanean. Kanadako Alysha Newman –2023ko mundu mailako rankingean seigarrena (4.71 m)– da atleta nabarmenena, baina gainontzeko atleta denek gainditu dute aurten 4.40ko marka. Nikoleta Kyriakopoulu greziarra, 2015eko Munduko Txapelketan brontzea eskuratu zuena eta Tokioko Olinpiar Jokoetan finalista izan zena,  Txinako Huiqin Xu, 2021eko Olinpiar Jokoetako finalista, Italiako Elisa Molinarolo (4.51) Munduko indoor txapelketako finalista 2022an eta Arrasateko Maialen Axpe (4.40 m) eta Malen Ruiz de Azua (4.43 m) izango dira pertika saltoko modalitatean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak