Lezetxikin gertatutakoa argitzeko txosten independiente bat eskatu du Ezker Anitza-IUk

Mirari Altube Arrese 2023ko ots. 2a, 16:07

Lur-jausia izandako eremua Lezetxikin.

Ezker Anitza-IUren Debagoieneko batzarrak salatu du Lezetxiki kobaren "suntsiketa" eta Foru Aldundiaren "sentsibilitate eskasa" deitoratu du.

Haitzuloaren eremu babestuan kalterik ez dela gertatu adierazi arren Foru Aldundiak galerien zati baten suntsiketa agerikoa dela adierazi du Ezker Anitza-IUren Debagoieneko batzarrak ohar bidez. Haren ustez Foru Aldundia ez da behar bezala baloratzen ari kobaren unitatea: "Zein eremutan gertatu diren kontuan hartu gabe, kalteak larriak dira. Haitzuloak obrengatik jasan dituen kalteak gutxietsi egin dituzte eta horrekin ez da ondare geologiko eta naturala balioesten ari, bere balioa ez baita interes kultural edo arkeologikoagatik soilik babestutako eremura mugatzen".

Era berean, gogorarazi gura izan dute Udalaitz mendigune karstikoan eta Lezetxikin "aurkikuntza arkeologiko handiak" egin direla. Gaineratu dute ingurune guztia babesten ez bada aurkikuntza gehiagorako aukera galduko dela. Eta, "espazio osoa" kontserbatzearen alde agertu dira.

Horregatik, Debagoieneko Ezker Anitza-IUk kanpoko txosten bat egiteko eskatu dio Aldundiari, "Gipuzkoako ondare, kultura eta geologia-arloan izan den galera baloratzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak