Gema Lopez Las Herasek euskaratuko du 'La femme gelée' eleberria

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko urt. 30a, 11:35
Gema Lopez Las Heras, hark euskaratutako beste liburu bat eskuetan duela. (Argazkia: Maxixatzen).

Gema Lopez Las Heras azkoitiarrak aurkezturiko proiektuak irabazi du Jokin Zaitegi itzulpen sariketaren 34. edizioa eta, beraz, hark izango du La femme gelée eleberria euskaratzeko ardura. Urte amaieran emango du argitara Elkar argitaletxeak. 

AED elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzaz, Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko antolaturiko itzulpen lehiaketa da Jokin Zaitegi eta 34. edizioa izan da aurten.

Nora Arbelbidek, Aiora Jakak eta Joseba Urteagak osatu dute epaimahaia, eta aurkezturiko lan guztien artean Gema Lopez Las Herasena aukeratu dute.

Beraz, iazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun izendaturiko Annie Ernaux idazle frantziarraren La femme gelée eleberria euskaratu beharko du itzultzaileak, eta 2023 urte amaieran emango du argitara Elkar argitaletxeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak