Hasi dituzte Arrasateko ospitale zaharra botatzeko lanak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urtarrilaren 23a

Pabiloi berri bat eraiki nahi du Osakidetzak, era horretan zerbitzu gehiago eskaintzeko asmoz.

(Argazkia: Jose Antonio Rodriguez)

(Argazkia: Elorrioko Jose Luis)

(Argazkia: Mireia Bikuña)

Eraikin berria

Hain justu, ospitale mediko-kirurgikoa handitzearekin bat, asmo dute digestio-unitate berri bat eta errehabilitazio-zerbitzu berri bat sortzea, eta baita erresonantzia magnetikoko gela bat integratu ahal izatea ere, 25 milioi euroko inbertsioarekin.

Lanek iraun artean, ordea, Osakidetzak iazko abenduaren amaieran azaldu zuenez, ez da asistentzia jardueran arazorik izango, obrak bateragarriak izango direlako eguneroko jardunarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak