Fruta-arbolak erosi ditu jendeak Arrasateko zuhaitz azokan

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko urtarrilaren 21a

Fruitu gorriko landareak, sagarrondoak, pikuak, intxaurrak, haritzak zein pagoak zituzten salgai, besteak beste, goizean Arrasaten egin den zuhaitz azokan. Bost mintegi etorri dira eta normalean baino beranduago hasi da herritarren mugimendua, hotzagatik. Fruta-arbola bila joan dira gehienak.

Hotz egin du goizean eta hori nabaritu da Arrasateko zuhaitz azokan ere. Lehen orduan joan ohi izan dira landare erosleak horrelako azoketara, baina gaur normalean baino beranduago sumatu dute herritarren mugimendua saltzaileek. Bost mintegi izan dira: Ekoudalatx (Arrasate), Etxebarri (Gatika), Lurberry (Zarautz), Belar (Zaldibar) eta Areitio (Zaldibar).

Sagarra, intxaurra, pikua, feijoa, mahatsa, andere-mahatsa edo laranja ematen duten landareak zituzten salgai, besteak beste, eta horien bila hurbildu dira herritarrak. Pagoak ere erosi ditu bakarren batek, etxe inguruan zuhaitz autoktonoak landatuz ingurua zaintzeko helburuarekin.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak