Euskara batua Euskaltzaindiak proposatutako euskara eredua da, 1968ko urriaren 3tik 5era Euskaltzaindiak Arantzazuko Batzarrean (Oñatin) abiatu zen batasun aurrerabidetik sortua.
Horren harira, Euskararen batuaren bizibidea hitzaldiaren helburua da "batuaren jaiotza" nola gauzatu zen azaltzea, eta hainbat galdera mahaigaineratuko ditu Salaburuk:
- Zeintzuk izan ziren euskara batuaren beharraren inguruan eman izan ziren eztabaidak?
- Zergatik erabaki izan zen euskara batua sortzea beharrezkoa zela?
- Zeintzuk izan ziren euskara batuaren sorreraren inguruko erabakiak.
- Zeintzuk izan ziren lehenbiziko erabakiak?
- Zeintzuk izan ziren euskalkien inguruko eztabaidak?
- Zein emari eman zion euskalki bakoitzak batuari bere sorreran?
- Erabili izan zen inolako "metodologiarik" euskara batua sortzeko?
- Zeintzuk izan ziren erabaki horien inguruko eztabaidak?
- Zeintzuk izan ziren euskara batuaren inguruko lehenbiziko lanak?
- Nola landu izan zen euskal aditza?
- Zeintzuk izan ziren gramatikaren inguruan egin ziren lanak?