Isuri bat izan da Deba ibaian, Arrasateko San Andres auzoan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urt. 9a, 14:56
Deba ibaia Arrasateko San Andres auzoaren parean.

Ura agentziak adierazi du aztertzeko dagoela zer den isuritakoa eta non duen jatorria.

Isurketa bat izan zen atzo eguerdian Deba ibaian, Arrasateko San Andres auzoaren parean, Ura agentziak emandako informazioaren arabera. Azaldu duenez, ikuskariak bertaratu ziren eta laginak hartu zituzten, baina erantsi du orain aztertzeko dagoela zer den isuritakoa eta non duen jatorria.

Alabaina, bertako arduradunek ohartarazi dute horrelako kasuetan larrialdi zerbitzuetara deitzea komeni dela, protokoloak "ahalik eta azkarren" martxan jartzeko asmoz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak