Ehunka zuhaitz landatuko dituzte, Arrasate berdeago baten alde

Hasier Larrea 2022ko abenduaren 29a

Arrasateko Udalak tokiko 707 zuhaitz landatuko ditu udalerriko hainbat eremutan datozen asteetan. Markulete inguruan egokituko dituzte gehienak.

Esku-hartze horrekin, herriko zuhaitz-azalera handiagotuko dute, Arrasate "berdeagoa, klima-aldaketaren aurka babestuagoa eta hiri-garapen iraunkorrarekin konprometituagoa izan dadin". 7.900 euroko aurrekontuarekin, tokiko sei zuhaitz espezie landatuko dituzte: haltzak, lizarrak, sahatsak, haritzak, arteak eta astigarrak. Honako kokapena izango dute:

  • Markulete ibai-eremuan, haltzak, lizarrak, sahatsak eta astigarrak: baso-tamainako 60, eta 10-12 zentimetroko 560.
  • Fagor San Andres inguruan, 10-12 zentimetroko hiru haltza.
  • Mugarriko errepidearen aldean, 32 haltza eta lizar: hamasei baso-tamainakoak eta beste hamasei 10-12 zentimetrokoak.
  • Mugarri saihesbidearen aldean, zortzi astigar: lau baso-tamainakoak eta beste lau 10-12 zentimetrokoak.
  • San Kristobal hilerriaren kanpoaldean, tamaina ertaineko hogei haritz eta arte, eta tamaina ertaineko 23 astigar.
  • Ferreriasko plazatxoan: astigar 10-12 zentimetroko astigar bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak