Ia milioi bat euro, argiteria publikoa eguneratzen jarraitzeko

Hasier Larrea 2022ko abe. 29a, 11:37

Arrasateko Udalak argi-puntu konbentzionalak eta osagarriak, LED argi-puntuak eta LED argi-puntu fotovoltaikoak hornituko ditu datozen hiru urteotan. Lanak 2023ko lehen sei-hilekoan hasiko dituzte.

Gaur egun, Arrasateko kaleetan 4.500 argi puntu daude, eta 2017az geroztik "ahalegin handia" egiten ari da Udala argiak LED teknologiara aldatzeko: "Guztira 2.680 luminaria aldatu dira, hau da, udalerriko instalazio elektrikoen % 60".

Argiteria modernizatzen jarraitzeko asmoz, Udaleko Obra eta Zerbitzuen sailak abian jarri berri du 2023an kale argiteria berritzeko hornidura-kontratazioa. LED teknologiak  kalitate handiagoko argiak modu ekologikoan eta mantentze kostu baxuagoarekin funtzionatzea ahalbidetzen du. "Izan ere, gastua % 70eraino murriztu dugu kontsumo txikiari esker, eta ia ez du mantentze-lanik eskatzen", azaldu du Victoriano Fuentes Obra, Zerbitzu eta Mantentze batzordeburuak.

Hiru urterako kontratua

Lizitazioaren hasierako aurrekontua ia milioi bat eurokoa izango da, hiru urteko epean gastatzeko: 2023rako 647.000 euro, eta 2024 eta 2025erako 161.500 euro. Lehiaketara aurkezten diren enpresek eskaintzak hobe ditzakete. Kontratazioaren inguruko informazioa arrasate.eus atarian dago interesatuen eskura.

Hiru sortatan banatuko dute kontratazioa: lehen sortan luminaria konbentzionalak hartuko dituzte aintzat, bigarren sortan LED luminaria elektrikoak eta hirugarrenean LED luminaria fotovoltaikoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak