Txikienen ilusioari eutsi, kaleak dinamizatu, Arrasatez gozatu eta udalerriko saltokietan erosi eta kontsumitzea dute jomugan Arrasateko Udalak eta Ibai-arte merkataritza elkarteak Gabonetarako. Asmo horrekin bat egiten du herenegun hasi eta urtarrilaren 5era arte iraungo duen ginkanak. Dendetako erakusleihoetan itsatsita dauden QR kodeak eskaneatuta ibilbide birtual bat burutzen dute partaideek, eta galderak erantzun behar dituzte puntuak lortzeko. Ginkana ondo bukatzen dutenen artean tokiko komertzioetan gastatzeko bonuak zozkatuko ditu Ibai-artek.
Datorren astea ere dibertsioz betetakoa izango dute neska-mutilek, Txatxilipurdik Txikilandia antolatu baitu urtarrilaren 2tik 4ra.