12 urtera arteko haurrei eta haien familiei zuzendutako saioa izan zen, eta jende ugari bertaratu zen ikuskizunera. Gabonetan girotutako emanaldia, Santa figurari opari guztiak banatzeko zituen zailtasun guztiak gainditzen lagundu zioten istorioan zehar parte hartu zuten umeek. Giro politean aritu ziren abesten eta dantzan Kulturatera gerturatu ziren haurrak.
