Nazioarteko akordeoilariei harrera egin diete udaletxean

Hasier Larrea 2022ko abenduaren 3a

Arrasate Hiria Nazioarteko Lehiaketako bederatzi partaideak jaso dituzte udal ordezkariek udaletxean. Txistulari eta dantzariek aurreskua interpretatu diete lehendabizi, ondoren esker oneko hitzak eskaini dizkiete pleno aretoan, eta bazkal aurreko otordua egin dute azkenik.

Egunean zehar Gipuzkoako lehiaketa eta jaialdia egingo dute Amaia antzokian, Ferixalekuan eta Kulturaten, eta bihar izango da egunik bereziena, 20:00etan Amaia antzokian hasiko baita gala handia eta sari banaketa nagusia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak