Neguari begira, Elikagai Bankuaren apalak betetzea erronka

Maider Arregi 2022ko aza. 26a, 12:25

Egubakoitzean hasi eta gaur arratsaldera arte izango dute herritarrek Elikagai Bankurako bilketa handian parte hartzeko aukera. Harreman Elkarteko kideak Musakolako Arrasateko Eroskin dihardute bilketa koordinatzen. "Azken urtean hazi egin da Elikagai Bankura jo duten debagoiendarren kopura; hasieran etorkinak ziren behar hori zutenak; orain, ordea, profila aldatu egin da eta bertako familia askok du beharra", kontatu du Harremaneko kide Andoni Uribetxeberriak.

Bergarako elikagai bankuak urteroko janari bilketa handiena egiten dihardu. Hala, atzo eta gaur artean bailarako 24 denda eta supermerkatutan egongo dira boluntarioak, herritarrengandik produktu lehorrak eta haurrentzako fardelak zein esnea jasotzen.

Udaberriko kanpainan adierazi zuten bezala, elikagaien bankuak "minimoetan" daude azkenaldian. "Ea eskaria asetzeko lain jasotzen dugun, baina, ziur aski, abendu gogorra pasako dute zenbait familiak", azaldu du Bergarako elikagai bankuko kide Joxe Mari Beitiak GOIENAn.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak