Belarriprest zein Ahobizi txapak jasotzeko eta entitateek identifikazioak jasotzeko aukera egon da, eta hainbatek aprobetxatu dute izena emateko ere. Horrez gain, kamiseta, jertse edota banderolak izan dituzte salgai.
Bestalde, herritarrek azaroaren 18tik abenduaren 2ra artean ekingo dioten erronkak idaztera ere gonbidatu dituzte arrasatearrak, ostean Zerrajeran egindako muralean jarriko dituzte guztiak.