'Ortu ekologikoa urtaroen arabera' tailerra egingo dute Garagartzan

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko azaroaren 11

Argazkia: Sasoibide.

Garagartzako Ortu Ekologikoen Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak prestakuntza-tailer bat antolatu du, Ortu ekologikoa urtaroen arabera izenekoa. Lau saio izango dira, azaroaren 12an, 19an eta 26an eta abenduaren 3an eta izena eman beharko da, garagartzakoortuak@gmail.com helbidera idatzita.

Tailerra datozen lau zapatuetan egingo dute, 10:00etatik 14:00etara, Garagartza auzoko Patxizarrena lokalean, eta gehieneko edukiera 80 pertsonakoa denez, Zuzendaritza Batzorde honek "seriotasuna eta konpromisoa" eskatu du, "izena ematen duena benetan prest egon dadin saio guztietara joateko". Ildo horretan, Zuzendaritza Batzordeak beretzat gordetzen du gutxienez saioen % 75era joaten ez diren pertsonei dagozkien zehapen-neurriak hartzeko eskubidea, "adibidez, hurrengo ekitaldietan izena ematen ez uztea, edo antzeko neurriak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak