Teknologiaren erabilera arduratsuari buruzko hitzaldia egingo du Rakel Gamitok

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko aza. 7a, 10:08

Avesantes elkarteak antolatuta, Rakel Gamito arrasatearrak azaroaren 12an, elkartearen lokalean, 11:00etan,  Haurtzaroa, nerabezaroa eta pantailak: familian teknologiaren erabilera arduratsua sustatuz izenburupean. 0 eta 14 urte arteko seme-alabak dituzten familiei bideratuta egongo da.

Hezkuntza Zientzietan doktorea da Rakel Gamito arrasatearra eta, era berean, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea. Kasu honetan, teknologia, pantailak, haurrak eta nerabeak izango ditu berbagai azaroaren 12an, zapatua, Avesantes elkartearen lokalean (Santa Teresa kalea 12, beheko solairua, ezkerra).

Gamitok hainbat galdera egingo dizkie saiora joaten diren gurasoei: "Zuen seme-alabek pantailekin duten harremana ulertu gura duzue? Jakin nahi duzue zertan ari diren online daudenean? Ezagutu gura dituzue teknologiaren erabilera osasungarria sustatzeko estrategiak?". Izan ere, hitzaldian errealitate digitala erakusten saiatuko da arrasatearra, bereziki haurtzaroan eta nerabezaroan zentratuta, digitalizazioaren arriskuak eta onurak azalduz, "familiak teknologiaren erabilera seguruan daukan rolaz hausnartu ahal izateko".

Rakel Gamito.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak