Historian doktorea da Amaia Nausia Pimoulier (Iruñea, 1982), Eusko Ikaskuntzako proiektu arduraduna eta NUPeko Historia Modernoko irakaslea. Halaber, Eusko Ikaskuntzako proiektu arduradun gisa 2019tik Nafarroako Gobernuarekin elkarteak sinatzen duen hitzarmenaren baitan kokatzen den Aniztasunaren kudeaketa demokratikoa Nafarroan proiektua zuzendu du.
Proiektu hori Eusko Ikaskuntza eta Nafarroako Gobernuaren arteko lankidetza markoan kokatzen da. Egitasmo honek 2018an elkarlanean gauzatutako Gure jendea, aniztasuna eta kohesio bideak ekimenean sakontzea bilatu du, eta bi ardatz nagusi hauetan jarri du azpimarra: bizikidetza aniztasunean eta proiektu partekatu baterako kultura demokratikoan.
Helburu orokor gisa, Nafarroako Gobernuari eskaini nahi izan diote herritarren arteko bizikidetzan lagun lezakeen gutxieneko balio marko baterako hurbilketa, "hori baita edozein proiektu partekatu baterako baldintza nagusietakoa", haien esanetan.