Atzerritik etorri direnak euskarak irekitzen dituen aukeretara erakartzeko, "ezinbestekoa da euskal hiztunok gure bizilagunei harrera euskaratik eskaintzeko dugun arduraz kontzientziatzea eta formatzea", adierazi dute Topagunetik. Helburu horretan laguntza eskaintzeko antolatu du, hortaz, hitzaldi zikloa.
Ahalik eta euskal hiztun gehienek nahi dute elkartzea hitzaldi horien zikloaren bueltan: "Aukera bikaina da gai honen inguruan ahalduntzen has gaitezen".
Azpian, hitzaldi bakoitzari buruzko informazioa dakarren kartela.