Aurten ere, eguneroko elkarrizketak –Debagoienan trebatutako eta arlo teknologikotan lan egiten duten profesionalak aurrez aurre eta telematikoki– egongo dira PTGaraiako Udalaitz Auditoriorioan. Elkarrizketen ostean, Kahoot erronka baten bitartez –elkarrizketari buruzko galderekin–, irabazle bat aukeratuko da egunero.
Asteari amaiera emateko, lau profesionalek mahai-inguru bat osatuko dute teknologien orainaz eta etorkizunaz eztabaidatzeko. Bertaratzen diren guztiek –presentzialki zein telematikoki– galderak edo hausnarketak egiteko aukera izango dute. Eta egun horretan, urriaren 10etik 4ra bitatean lanean egongo diren Arrautza jaurtiketa erronkaren irabazleak jakinaraziko dira.
Informazio eta eduki gehiagorako ikusi PTGarai eta MGEP webguneak, eta Zientzia eta Teknologia Instagram kontua.