Herrixa Dantzan dantzaldia egin dute Biteri plazan, Puntaik Puntaren barruan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2022ko urr. 16a, 14:53

Puntaik Punta ekimena azken egunera iritsi da. Gaur goizean, mendi ibilbideez gain, Herrixa Dantzan ekitaldia egin da Biteri plazan. Bailarako nahiz inguruko herrietako herritarrak bildu dira Patxi Monteroren gidaritzapean arrabitarien doinuak dantzatzeko.

Puntaik Punta gorenera iristear da, gaur bertan emango baitzaio amaiera seigarren edizioari. Naturari eta turismoari balioa emateaz gain, musikak eta dantzak ere izan du lekua egitasmo honetan azken egunetan.

Gaur goizean, esaterako, Herrixa Dantzan dantzaldia gidatu du Patxi Monterok Biteri plazan. Ordu eta laurden inguruko saioan, arrabitariek Europako nahiz Euskal Herriko doinuak eskaini dituzte eta horien erritmora egin dute dantza parte hartzaileek.

Montero gustura agertu da, dantzaldiaren ostean, karpa bete egin baita. Adierazi duenez, arrasatearrez gain, Debagoieneko eta beste herrietako jendea elkartu da Biteri Plazan: "Oso ondo joan da goiza. Ezohiko sonoritatea egon da arrabitariak izan direlako musikariak, eta jendeak hori goraipatu du. Gustura geratu dira".

Erlazionatuak

Puntaik Punta ari dira ospatzen Arrasaten

Idoia Aranbarri Arzuaga 2022 urr 15 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak