Guztiek urteurreneko txapela jaso dute, aurrena, oroigarri, ARTren eskutik. Udaletxeko eskaileretan, berriz, Txorbela taldeak kantu bat eskaini dio talde bakoitzari –euskaraz, galegoz eta frantsesez–.
Behin osoko bilkuren aretoan, ARTko beteranoen taldeko ordezkariek eta Maria Ubarretxena alkateak hartu dute hitza; esker on hitzak trukatu dituzte, eta ARTkoek beste hainbat lagun eskertzeko –gonbidatu dituzten taldeak, besteak beste– ere aprobetxatu dute ekitaldia.