ARTko beteranoen '25+2' urteurrena asteburuan zehar

Hasier Larrea 2022ko ira. 22a, 16:47

Bordeleko Archiball, Vigoko Melgachos eta Donostiako Bera Bera taldeak gonbidatu dituzte ospakizunerako.

Arrasate Rugby Taldeko beteranoak diren Herensugeek mende erdiko urtemuga ekitaldiei jarraipena emango diete ostiraletik hasita. 19:00etan elkartuko dira, 19:15ean familia argazkia aterako dute Monte taberna parean eta 19:30ean harrera egingo diete, udaletxean, hiru talde gonbidatuei. Zapatu goizean, berriz, Aretxabaletako Otalora jauregian Mondragon Taldeko kooperatiben aurkezpena ikusiko dute, eta, bazkariaren ostean, 16:00etan, lauko txapelketa jokatuko dute, Mojategin. Lagunarteko neurketen ostean indarrak hartuko dituzte, otordutxoa eta afaria dastatuz, Hotel Mondragonen.

Taldeen aurkezpena

Bestalde, ARTko talde guztiak Seber Altube plazan batuko dira ostiralean, 18:30ean, denboraldi berriko aurkezpen ofiziala egiteko. Bertara joaten diren herritarrek Agirre-etxe harategiko hanburgesa txikiak dastatu ahal izango dituzte, baita egarria asebete ere, barra bat jarriko baitu klubak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak