Hilabeteeko lanaren ostean, artistak pozik daude emaitzarekin. "Orain dela hilabete batzuk aretoa oso handia iruditu zitzaigun, informazio askorekin (argia, zutabeak…), baina aste honetan muntaketarekin hastean, sentsazio onarekin geratu gara. Kamiseta oso handia da eta eskertzen da hain espazio handia izatean. Ondo moldatu gara bakoitzak bere espazioa izan dezan eta elkarrekin ondo josteko. Orain arte gerturatu diren ikusleek feed-back ona adierazi digute".