Ezker Anitza: "Udal Gobernuak mugikortasun jasangarria bermatu beharko luke herrian"

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko ira. 19a, 14:56

Europako Mugikortasun Iraunkorreko Astea dela eta, Ezker Anitzak Arrasateko Udal Gobernuari eskatu dio arlo horretan dituen gabeziak konpondu ditzala. Halaber, uste dute bizikleta bizikletendako seinalizazioa eskasa dela eta hobetzea beharrezkoa dela.

Prentsa ohar bidez azaldu dutenez, positibotzat jotzen dute Udal Gobernuak aste honen harira bizikleten erabileraren alde egiten duen lana. "Edozelan ere, ez da nahikoa, eta arlo horretan dauden gabeziak konpondu gabe jarraitzen du Gobernu taldeak".

Ezker Anitzak funtsezkotzat dauka Arrasateko kaleen egokitze plan bat, auzoak bidegorrien bitartez behar den moduan lotu ahal izateko. "Egungo bidegorriak udalerriaren iparraldea eta hegoaldea bakarrik lotzen ditu". Halaber, bizikleten mailegu zerbitzu bat martxan jartzea proposatu du ezkerreko indar politikoak.

Azkenik, herribus zerbitzua mantentzea ezinbestekoa da Ezker Anitzarentzat. "Are gehiago, maiztasunak areagotu egin beharko lirateke. Zerbitzuaren kalitatea eta autobusen doitzeak bermatu beharko lituzke Udal Gobernuak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak