Energia Argitu programaren baitako solasaldia izango da. Programa horren helburua da energiaren, eta bereziki elektrizitatearen, kontsumo murrizketa sustatzea "era erraz eta soil batean", Gipuzkoako etxebizitza, komertzio eta enpresa txikientzako abian jarritako baliabideen bitartez. "Jomuga da eraginkortasun energetikoa areagotzea eta zaurgarritasun nahiz pobrezia energetikoaren prebentzioa eta murrizketa lortzea", adierazi dute.
