Errenterian, Oiartzunen eta Soraluzen aritu ostean, Arrasatera etorri da elgoibartarra. Era berean, Bartzelonan formakuntza terapeutikoa egiten ere ari da eta hilabetean behin asteburu bat hara joan beharra dauka. Beraz, Horazio Argaratek, Pako Etxebestek eta Ion Loiolak berak izango dute Arrasateko elizkizunen ardura, nahiz eta Argaratek agenda beteagoa izango duen, Oñatiko parrokiaren ardurarekin uztartu beharko baitu Arrasatekoarena.
Loiolak oraindik astebete darama Arrasaten eta aitortu du herria ez duela ezagutzen oraindik. "Herri bat ezagutzeko bertan denbora pasa behar duzu, baina lehen inpresioa ona izan da. Aniztasuna daukan herri handi bat da eta aniztasunean ondo moldatzen naiz ni. Beraz, joango gara pixkanaka egokitzen", gaineratu du.