"Orain dela hilabete bat baino gehiago EAJ-ren gaitzespen eta barkamenaren zain geunden bitartean, PSOEko kargu batek pleno aretoan Podemos eta EH bilduko zinegotziei zuzendutako bahiketa salaketa faltsuak baimentzeagatik, gaur prentsan irakurri behar izan dugu EAJk errespetu eta eskrupuluei buruzko lezioak banatzen dituela.
Ez hori bakarrik, EAJk berriz demostratu du oposizioaren aurka egiteko edozer manipulatzeko gai dela. Prentsa oharrean esaten dute Podemoseko zinegotziak iraina legitimatzen duela komentario baten bitartez. Nire komentarioan guztiz kontrakoa demostratzen duenean: kritikatzen dut iraina alkateari zuzentzen zaiola eta ez haren politikei. Berri txar bat EAJrentzat: jendeak badaki irakurtzen.
Nire komentarioa erabiltzen saiatzea eta oposizioari zuzentzen diozuen hitzak lotsagarriak dira: etekin politikoa lortu nahi duzue gezurrak esaten. EAJ: hau bai dela 'eskrupulurik gabe jokatzea'.
Bukatzeko: Prentsa-oharrean, luze eta zabal hitz egiten dute EH Bildu eta Ahal Duguk agintzen duen herri batean TAO ezarriko dela. Gauza bat bakarrik galdetu nahi diot Arrasateko gobernu-taldeari: Durangon ere herritarrek 4.000 sinadura eta 400 alegazio aurkeztu dituzte?
Gertatutakoaren ondoren EAJri eskatzen diogu: Duela hilabete bahiketa-salaketa faltsuen aurrean alkateak izan zuen jarrera zuzentzeko eskaera, eta gaur nire aurka prentsan egindako akusazio faltsuak erretiratzeko, non esaten duten nire komentario batek irainak legitimatzen dituela, guztiz kontrakoa denean. Ez dugu merezi gezurrekin gobernatzen duen alderdiak errespetu edo eskrupuluen inguruko lezioak banatzea".