Irainen legitimazioa eta eskrupulu eza

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Arrasate 2022ko abu. 25a, 10:59

Harriduraz irakurtzen ditugu alkatearen aurkako irainak sare sozial batean, non agertzen den TAOren parkimetro bat pintaketa batekin alkatea irainduz PUTA deituta.

Emakume bat iraintzeko erabili ohi den irain matxista, alegia. PODEMOS Arrasate alderdiko zinegotziaren komentarioak ere irakurtzen ditugu sare berdinean pintaketei erreferentzia eginez, baina ez du erakusten irain horiek gaizki iruditzen zaizkionik.

Lehenik eta behin, errespetua eskatzen dugu guztiontzat. Ez dugu ulertzen irainaren erabilera, ezta ere irainen erabileraz harrotzen diren pertsonak. Ekimen ezberdin eta zenbait politikekin desadostasunak adierazi daitezke inorekiko errespetua faltarik izan gabe. Guk ez dugu inoiz iraina erabili, eta ez dugu inoiz egingo.

Bigarrenik, eta dirudienez irainak eragin dituen TAOaren gaia. Hemendik kilometro gutxira dagoen eta Arrasateren tamaina antzerakoa duen herrian, Durangon, EH BILDUk eta PODEMOSek osatzen duten Udal gobernuak berriki zabaldu du ordainpeko TAO sistema, 1.000 aparkaleku gehiago TAO barruan sartuz, ia herri osoa hartuz. Horretarako kontratatu duten enpresa GERTEK da, Arrasateko Udalak kontratatua duen enpresa bera. Durangoko TAO kudeatzeko kontratua urteko 754.235€koa da, Arrasaten berriz 400.000€.

Han, gobernuan dauden eta TAO zabaldu duten alderdi politikoei –EH BILDU eta PODEMOS– ez diegu ezer entzun zerbitzuak munizipalizatzeari buruz, ezta ere langileen baldintza duinei buruz, izan ere, "visual car" batek TAOaren betetzea zainduko du, eta ez da langile berririk kontratatuko, makina batek beteko batu lan hau.

Era berean, gaur egun udalerriaren sarreran dagoen disuasio-aparkaleku librea pribatizatuko dute, errotazio handiko TAO jarri dute anbulatorioaren inguruan eta TAO sistema 2 koloretik 4 kolorera pasatzen da.

Prezioei erreparatzen badiegu, bertakoen txartelak 60 euro balio du, Arrasaten 35 euro, eta aparkatzeko prezioak orokorrean garestiagoak dira. Durangon 3 orduz aparkatzeak 5 euro balio du.

Bai, Arrasate ez da Durango, baina deigarria da alderdi politiko jakin batzuk oposizioan egonda gauza bat defendatzeko gai izatea eta gobernatzen dutenean kontrakoa egitea. Eta okerragoa dena, eskrupulurik gabe iraina legitimatzea. Durangon dago adibidea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak