Arrasateko EH Bildu: "Kudeaketa arduratsua denean, bidea errazten dugu"

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko uzt. 20a, 14:33

Juan Arzamendi Musika Etxearen obraren epea luzatzeko eskaera babestu zuen Arrasateko EH Bilduk atzoko osoko bilkuran. Aldeko botoaren arrazoia honako hau da: "Construcciones Moyua SL enpresak hirugarren aldiz eginiko luzapen eskaeraren aurrean, Udal Gobernuaren aldetik jarrera aldaketa sumatu dugulako".

Oposizioko alderdiak, ohar bidez, zera esan du: "EAJk askotan leporatu izan digu Construcciones Moyua SL-rekin Udalak duen kontratuko baldintzak osotasunean betetzea eskatzeagatik, hau da, obraren atzerapen egun bakoitzeko zegokion penalizazio ekonomikoa erreklamatzeko eskatzeagatik, proiektuaren kontra gaudela". Hala ere, diru publikoaren kudeaketa arduratsua egiteko "konpromiso sendoa" dutela azpimarratu dute, "behin eta berriz" azaldu moduan, proiektua edozein dela ere.

"Badirudi, oraingo honetan, Udal Gobernuak ez duela luzapen hau justifikatuta dagoenik ikusten eta, ondorioz, baldintzatutako luzapena onartzen diola, obra bukatzean zigortzeko aukera baztertu gabe. Zer gertatu da orain EAJk eta PSE-EEk iritzia aldatzeko? Beraiek ere proiektuaren kontra al daude?", nabarmendu dute.

Azkenik, adierazi dute, kudeaketa arduratsua egiten denean, Arrasateko EH Bilduk errazteko duen jarrera argi geratu zela atzo. "Hain zuzen ere, Juan Arzamendi Musika Etxea Arrasaterentzat, arrasatearrentzat eta kulturarentzat proiektu garrantzitsua dela azpimarratzen dugu beste behin ere".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak