Rock eta punk-oi doinuek gogor jo dute gaurkoan ere Monterron parkean ospatzen ari den Mondra & Roll jaialdian. Zero taldeak eman dio hasiera jardunaldiari, eta ostean herriko Crap, Perlata eta Des-kontrolen txanda izan da. Plater nagusia, Cock Sparrer talde beteranoak hartuko du gaurkoan, eta ostean PTTB taldearen txanda izango da.