Abiatu da Mondra & Roll jaialdia; su txikian hasita ere, eztanda egitera kondenatuta

Jokin Bereziartua Lizarazu 2022ko uzt. 8a, 21:59

Arrasateko Monterron parkea eta jaialdi gogoangarriak ez dira binomio berria, tarteka errepikatzen den formula berezia dira. Eta hori horrela, zalantza gutxi zeuden Mondra & Roll jaialdiak aurreikuspenak beteko zituela. Aurreikuspenok gaindituko dituen ikusteke dago, baina hasierako orduetako giroa ikusita arrakastarako lehengaia badago. Eta hau hasi besterik ez da egin... 

The Capaces eta La Excavadora taldeak izan dira jaialdiari hasiera eman diotenak, eta igarri da eskarmentu handiko taldeak direla. Datu aipagarrien artean, La Excavadorako Iñaki Urbizu Pela ezin izan dela egon –Marky Ramonerekin biran dago– eta igarri da haren hutsunea; anaia saiatu da bere hutsunea betetzen. 

Erlazionatuak

Mondra & Roll jaialdia: lehen eguneko argazkiak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2022 uzt 08 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak