Badator txakolina protagonista izango duen uztaileko bertako produktuen azoka

Jon Irizar Aranguren 2022ko uzt. 8a, 10:00

Uztailaren 16an egingo da Seber Altube plazan hileko hirugarren zapatuari dagokion bertako eta sasoiko produktuen azoka. Urteko zazpigarren hilabetean txakolina izango da protagonista; bailarako hiru txakolin ekoizle izango dira Arrasaten. Horrez gain, hiru ekoizle berriren produktuak erosteko aukera egongo da.

Ohitura denez, hileko hirugarren zapatuan bertako nekazari eta artisauak bilduko dituen azoka egingo da Seber Altube plazan. Bertako eta sasoiko produktuak izango dituzte herritarrek eskura, eta txakolina izango da urteko zazpigarren hilabete honetako protagonista.

Izan ere, bailarako hiru txakolin ekoizle izango dira azokako gonbidatu bereziak; zehazki, Arrasateko Kataidekoak, eta Oñatiko Belaskua eta Murgialdaikoak. Bertako txakolina dastatzeko aukera emango dute hiruek. Horrez gain, erosketa tiketarekin gilda eta gazta mokadutxoak jan ahalko dute herritarrek, baita aipatutako hiru ekoizleen produktuez osatutako bost txakolin loteren zozketan parte hartu ere.

Hiru berritasun

Txakolinaz gain, hiru berritasun izango dira uztailaren 16ko azokan. Lehen aldiz, Oñatiko Eusko Label zigilua duen eztia, Zeanuriko infusio, espezie edo intsensuak eta Mendiolako hestekiak erosteko aukera egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak