Monterronetik hamaika agertokitara, abian da Neomak-en bira

Jon Irizar Aranguren 2022ko uzt. 5a, 12:15

Irati Gutierrez, Amets Ormaetxea eta Leire Etxezarreta arrasatearrak tartean diren Neomak taldeak Laudion ekin zion oholtza gaineko bideari maiatzean. Arrasateko sanjuanetan ere entzun ahal izan ziren trikiti eta pandero hotsak; mukuru bete zen Monterron parkea. Beste hamaika agertokitara igoko dira datozen hilabeteetan.

"Etxean jotzea beti da berezia" zioen Leire Etxezarreta Neomak taldeko trikitilari eta pandero-joleak Igo Autobesera! irratsaioan Sanjuan jaietan eskaini behar zuten kontzertuaren bezperan. Eta ekainaren 24ko Monterron parkeko irudiak ikusita, hala behar zuen izan; jende andana batu zen zazpikotearen emanaldia ikusteko San Juan egunean. Hona bertan izan zen herritar batek jasotako irudiak.

Plazaz plaza

Arrasatekoa ez zen birako lehen kontzertua izan; Laudion ekin zioten bideari maiatzaren 20an, eta Azkoitian, Aian, Andoainen zein Bilbon beren doinuak jendaurrean aurkeztuta heldu ziren Debagoienera. Tartean, baita urtarrilean bideoklip eta guzti aurkeztu zuten Ilargi berriak kanta ere.

Uda betea dute aurretik. Olaberrian eta Diman aritu dira Sanjuanetatik, eta datozen bi hilabeteetan Euskal Herriko txoko ezberdinetan joko dute, baita Aragoin, Katalunian eta Galizian ere. Akordeak saioan adierazi bezala, euskal tradizioa molde berrietatik zabalduz. Hona uztailerako eta abuzturako aurreikusita dituzten kontzertuak:

  • Uztailak 15 - Boltaña (Aragoi)
  • Uztailak 29 - Hernani (Gipuzkoa)
  • Abuztuak 6 - Mutriku (Gipuzkoa)
  • Abuztuak 8 - Gasteiz (Araba)
  • Abuztuak 10 - Berastegi (Gipuzkoa)
  • Abuztuak 13 - Llanars (Katalunia)
  • Abuztuak 15 - Amurrio (Araba)
  • Abuztuak 16 - Burlata (Nafarroa)
  • Abuztuak 20 - Moeche (Galizia)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak