Taldearen aurkezpen kantua da Ilargi berriak eta hastapenetan duela oinarri adierazi dute: tradizioa, sorginak, irrintziak, kopla zaharrak…
"Arro berri baten lehen urratsa" izan gura du single honek. Kantuak badu taldearen izenarekin zerikusia –Neomak berbak ilargi berriak esan gura du, grekoz– eta taldeak eskainiko duen proiektu berriari egiten dio erreferentzia.
Gaztetxotan hasi zuten musika ibilbidea taldekideek; trikitixa txapelketetan jardun, eta ondoren Kepa Junkerarekin hara eta hona ibilitako sorginek osatzen dute zazpikotea.