Bisitak eta mendi ibilaldiak udan, "Arrasate hobeto ezagutzeko"

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko eka. 29a, 14:36

Kurtzetxikitik, Anboto eta Udalatx. (Argazkia: Jokin Bereziartua).

Arrasateko Udalak udako eskaintza turistikoa aurkeztu du, "Arrasate sakon ezagutzeko programa", hain zuzen, herritarrei zein bisitariei zuzenduta. Hala, Arrasate, gertuko turismoa lemapean, bisita gidatuak eta mendi ibilaldiak egongo dira uztailean, abuztuan eta irailean; lehenak, zapatuetan eta bigarrenak, domeketan.

Bisita gidatuak zapatuetan egingo dituzte, uztailaren 2an, 9an, 23an eta 30ean; abuztuaren 6an eta 27an irailaren 3an eta 10ean. 11:00etan hasiko dituzte euskarazko saioak eta 12:15ean, gaztelaniazkoak, Herriko Plaza abiapuntu hartuta.

Bestalde, irailaren 17an, bisita gidatu berezia egingo dute, San Juan Bataiatzailea eliza gotikora, 11:00etan euskaraz eta 12:15ean, gaztelaniaz, Herriko Plazan elkartuta.

Mendi ibilaldiak honako hauek izango dira:

  • Uztailak 3: Arrasateko itzulia, mendebaldetik.
  • Uztailak 10: Udalatxeko igoera Besaidetik.
  • Uztailak 17: PR Gi 206 Murugain, dragoiaren ibilbidea.
  • Abuztuak 7: Udalako igoera, baliabide naturalak erabiltzen ditugun bitartean
  • Abuztuak 14: Gongetako meategiak Txukurrillotik
  • Irailak 4: Masusta-bilketa eta marmelada-tailerra
  • Irailak 18: Gravel bizikleta-ibilbidea.
  • Urriak 30: Naturari beste begirada bat.

Bestalde, uztailaren 16an ibilbide mistoa egingo dute, Ignaziotar bidea, Vasco-Navarro bide berdetik, bizikletaz.

Izena eman behar da

Ekintzetan parte hartzeko, aurrez izena BAZen eman behar da, 943 25 20 00 telefonora deituz edo turismo@arrasate.eus helbidera idatziz. Izena emateko azken eguna irteera aurreko egubakoitzean izango da, 12:00ak arte.

Bestelako ekintzak ere bai

Horiez gain, beste plan batzuk ere egongo dira Arrasaten. Adibidez, uztailaren 2tik 29ra, Udazabal programa, artista eta talde lokalen kontzertuekin.

Era berean, uztailaren 16an, bertako produktuen ohiko azokarekin batera, Txakolinaren Eguna ospatuko da, eta urrian, Aiba! mendi martxa, Maritxu Kajoi, Puntaik Punta edota Gaba Baltza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak