Iñigo Almortza: "Entzierroaren inguruko eragileok batu egin beharko ginateke, halakoak saihesteko"

Xabier Urtzelai 2022ko eka. 24a, 15:37

Sanjuanetako lehenengo entzierroan gertatu den jende pilaketa ez da lehenengo aldia gertatzen dena Arrasateko jaietan. Bergarako Zezenak ganadutegiko arduradun Iñigo Almortzak azaldu du goizean bizi izan duena, eta gaineratu du entzierroaren bueltan batzen diren eragileak elkartu eta halakoak saihesteko neurriak hartu beharko lituzketela. 

Antolatzaileak, Arrasateko Udalak, goizeko gertakari horren bueltan honakoa esan du prentsa ohar bidez: "Pertsona baten erorketak jende pilaketak sortzea eragin du. Irudiak deigarriak badira ere, ez da larritasunezko zauriturik izan. Herritarrei hurrengo egunetako entzierroetan arduraz jokatzeko eskatzen zaie. Arrasateko Udalak San Juan jai zoriontsuak opa dizkie herritar guztiei".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak